26 nov 2010

Amnistiaren dema

Amnistiaren dema

Amnistiaren alde,
zigortuen alde,
gu ere haiekin bat,
zigorpean gaude.
Ez dugu izaterik
aske haiek gabe
haiekin askatuko
bait gara gu ere.

Amnistiaren dema
garaipen eguna
lortzen ari garena
lortuko duguna.

Amnistiaren demak
bakea du izar
eta askatasuna
oinarrizko indar
herri dena agian
hego eta ipar
gau borroka dugu ta
garaipena bihar.

Amnistiaren dema...

Zaudete zihur haiek
ez dute etsiko
zihur ez ditugula
guk ere utziko.
Denak noizbait etxean
zutik eta tinko
egon zihur lortuko
dugula betiko.

Amnistiaren dema...
Hitzak: X. Amuriza
Doinua: Anje Duhald

No hay comentarios:

Publicar un comentario